XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2.1.3.- Euskararen presentziari buruzko konstatazio erreala Gipuzkoako foru-zerbitzuetan, orokorki harturik.

Diputazioko Jauregian kokaturik dauden foru-zerbitzuak, eta jauregitik kanpo daudenak bakarka aztertu ondoren, orain, Gipuzkoako Foru-zerbitzuak orokorki harturik, aztertuko ditugu.

Zerbitzu guztiak barne, multzoan azalduko ditugu kopuru orokorrak.

Eta euskara mintzatuaren konstatazio errealarekin hasiko gara zeregin honetan.

Enplegatu euskaldunetatik lankide artean, eta laneko gaietaz, %19 aritzen dira erabat euskaraz.

Bataz besteko hau lau sailetan gainditzen da; nabarienak Lurralde Antolaketa eta Garraioak saila, non %75 den erabat euskaraz aritzen dena, eta Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismoa sailean %66,7, hirutatik bik zerbait erabiltzen dute laneko gaietan lankide artean.

Lurralde Antolaketa eta Garraioaksailean antzeko kopurua da (%65,2).

Eta batere erabiltzen ez dutenak ia erdiak dira.

Ia ez, erdiak baino zerbait gehixeago, (%55,7).

Euskara batere erabiltzen ez dutenen kopuru handiena Ekonomia, Aurrekontua eta Finantz Kontrol sailean (%95) eta Zerbitzu Orokorrak, Antolakuntza, Plangintza eta Pertsonala sailan %83,3, aurkitzen ditugu.

Aldiz, Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismoa sailean ez dugu batere erabiltzen ez duenik aurkitzen.

Esan dezakegu euskararen presentzia handiena sail honetan ematen dela, mintzatuz behintzat.

Lurralde Antolaketa eta Garraioak saila du atzetik, honako honetan (%15) bakarrik bait dira euskara batere erabiltzen ez dutenak, jakinik.